'Berdin da' taldeak nagusitasunez irabazi du Elgetako patata-tortilla lehiaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ira. 21a, 21:00

Hogei taldek hartu dute parte gaurkoan eta ordu eta laurdeneko epea izan dute tortilla bana aurkezteko. 'Berdin da' taldeak marka guztiak hautsi ditu; puntuazio onena eskuratu du bai zaporeari dagokionean, bai itxurari dagokionean eta bai originaltasunari dagokionean. Bi sari nagusi jaso ditu. Txanponaren beste aldean, Aporte taldea. Saria jaso dute praktikatzen jarraitzeko.

Eguraldia goibel zegoen eta plazako arkupeetan jarri dituzte mahaiak parte-hartzaileek. Herritarren artean arrakasta du patata-tortilla lehiaketak eta aurtengo Sagardo Egunak emandakoa ez da atzean gelditu.

Hogei taldek eman dute izena eta 18:00etako kanpai hotsekin hasi dira lanean gehienak. 19:15erako aurkeztu dute tortilla guztiak epaimahaiko kideek balora zitzaten. Zeregin horretan aritu dira aurten herriko hiru elkarteko ordezkariak: Goibeko Euskaltzaleen Topaguneko Iban Arantzabal eta Ilatargi elkarteko Gorka Buruaga eta Piñukoko taldeko Etor Garate.

Urtero moduan alde batetik zaporea eta itxura baloratu dituzte epaimahaiko kideek eta bestetik originaltasuna. Eta aspaldiko urteetan gertatu ez dena gertatu da aurten; bai batean zein bestean talde berdinak irabazi du. Hala 'Berdin da' taldeak jaso ditu bi sari nagusiak. Nerea Bollarrek, Iker Herranek, Unai Serranok eta Larraitz Sanzberrok osatu dute taldea, etxeko laguntzaile txikien parte hartzearekin.

Patata-tortillarik txarrenaren saria Aporte taldearendako izan da. Ahalegina beti saritzen da Elgetan eta praktikatzen jarraitzeko osagaiak jaso dituzte. Lacturale esne kutxa bana ere jaso dute hiru sarituek.

Tortilla onenaren sailkapena (zaporea+itxura)

  1. Berdin da (45,21 puntu)
  2. Omuretsu (42,92)
  3. Los txetor (41,95)
  4. Ñam Ñam (41,9)
  5. 75eko kinta (41,44)
  6. Mitxelin (41,41)
  7. Beheko kale (41,25)               
  8. Gazpatxilles (40,71)             
  9. Intxortilla (40,07)                       
  10. Goibeko (39,95)                       
  11. Ozkarbi (39,37)                     
  12. Pitx eta Potx eta bere esbirroak (37,72)   
  13. Zabrozon (36,63)                       
  14. EH Bildu (36,6)                
  15. Faka Faka (35,77)                       
  16. Akelarre  (35,45)               
  17. Pitx eta Potx eta bere bi esbirroak (33,11)
  18. BBQ (31,5)
  19. Pitx eta Potx (23,81)
  20. Aporte (21,63)      

Tortilla originalenaren saria. Sailkapena.

  1. Berdin da (26,51)
  2. Akelarre (25,81)
  3. Pitx eta Potx (25,67)
  4. BBQ (22,22)
  5. 75eko kinta (20,6)
  6. Ozkarbi1 (9,75)
  7. EH Bildu1 (9,1)
  8. Gazpatxilles (19,13)
  9. Pitx eta Potx eta bere 2 esbirroak (18,12)
  10. Mitxelin (17,91)
  11. Pitx eta Potx eta bere esbirroak (17)
  12. Aporte (15,7)
  13. Goibeko (14,5)
  14. Omuretsu (14)
  15. Ñam ÑAm (13,3)
  16. Zabrozon (11,7)
  17. Beheko kale (11)
  18. Los Txetor (10,7)
  19. Intxortilla (7,3)
  20. Faka Faka (7)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak