Herriko ekoizleek 10:30erako zituzten mahaik jarrita euren produktuak saltzeko. Eta jendea azkar pilatu da, lurrak emandakoak erosteko asmoz. Bitartean, Intxortara joan-etorria korrika egitera animatu dira beste hainbat herritar, ume zein heldu, eta gaztetxo batzuk ilaran jarri dira udaletxetik plaza barrenera jarri duten tirolina behera jaisteko. Iluntzean egingo dute patata-tortilla lehiaketa eta gauen kontzertuak.
Intxortako korrika egindako XXVII. igoeran, 12 eta 16 urte arteko bost lagunek hartu dute parte; 16 urtetik gorakoak beste bost izan dira eta bederatzi 12 urte artekoak.