Udala frontoiko teilatua inpermeabilizatzen ari da. Imperteknia enpresako beharginak ari dira horretan, eta lanok ia 44.000 euroko aurrekontua dute. "Itogin arazoak atzeman ditugu Udalaren plaka fotovoltaikoak zeuden teilatu zatian ere, eta Ixotzenen instalazioa jartzen hasi aurretik teilatu zati hori ere ondo inpermeabilizatzeko erabakia hartu dugu", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak.
Hala, Udalaren instalazio fotovoltaikoko plaka guztiak aldi baterako erretiratu dituzte eta kiroldegiko squash pistan daude pilatuta. "Lanek iraun bitartean squash pista ez da erabilgarri egongo", esan du alkateak.