Kanpotik etortzen da podologoa, eta hilean behin pasatzen du kontsulta. Kultura etxeko geletako batean artatzen ditu aurrez hitzordua hartuta daukaten elgetarrak. Bost ordu pasatxo egiten ditu kontsultan, 14:30etik 20:00etara. Gehien gehienetan bete egiten dira txanda guztiak.
Zerbitzuarekin jarraitu ahal izateko boluntarioa behar dela jakinarazi dute gaur Xalbadorpe elkartetik. Pertsona horren zereginak izaten dira: hitzordu-eskaerak telefono bidez jasotzea, antolatzea eta hilean behin 14:30etik 20:00etara egiten den kontsulta-egunaren jarraipena egitea.
Zerbitzua arriskuan
Interesatuek 650 50 58 99 telefono zenbakira deitu behar dute urriaren 14a baino lehen. Boluntariorik aurkezten ez bada zerbitzua bertan behera geldituko dela jakinarazi dute Xalbadorpe elkartetik. Eskaria duen zerbitzu bat
galdu egingo litzateke.