Gernika aldera joango da oraingo honetan Elgetako taldea Maiagara igotzeko. "Ibilbidea Gernikan bertan hasten da eta hamasei kilometro ditu, baina aldapa handirik ez, tarteka asfaltozko zatiak, eta guztira, 650 metroko desnibel positiboa. Beherakoan Kosnoaga edo Haizerrotatik igaroko gara, berriz ere Gernikara itzultzeko".
Izen-ematea zabalik
Izen-ematea zabalik da hilaren 19ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.