Ludoteka zerbitzuak asteon zabalduko ditu ateak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko irailaren 10a

Iazko ikasturte hasiera ludotekan.

Hamasei erabiltzaile daude oraingoz izena emanda, eta Paula Palacios hezitzailearen koordinaziopean zabalduko ditu zerbitzuak ateak bihar, eguaztena, 16:00etan. Izen-ematea zabalik da; urteko  izen-ematea, urte erdikoa, hileko edo hamar eguneko bonua daude aukeran.

Torrealdeako ludotekak bihar, eguaztena, zabalduko ditu ateak. Aurten ere astelehenetik barikura eskainiko du zerbitzua Udalak, 16:00etatik 19:00etara, eta eskolako egutegia izango dute erreferentzia. Zerbitzua HH eta LHko adineko umeendako da.

Izen-ematea zabalik da

Interesatuek udaletxeko harrera bulegoan egin dezakete izen-ematea edo baita ere erregistro elektroniko bitartez hemen.

Erabiltzaileek hiru izen-emate modalitate dituzte aukeran:

  • Ikasturte osoko matrikula: 280 euro.
  • Ikasturte erdiko matrikula: 180 euro.
  • Hilabeteko matrikula: 40 euro.
  • Hamar eguneko bonua: 40 euro.

Hobariak

Zerbitzua merkeagoa da familiako bigarren haurrak izena emanez gero, baita
familiaren egoera ekonomikoaren arabera ere. Errentaren arabera %90erainoko hobariak daude. Galdetu udaletxean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak