Bakio eta Bermeo inguruan gozatu dute Xalbadorpe elkarteko erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ira. 4a, 21:08

Elgetako erretiratu taldea Xalbadorpe elkarteak Bizkaia aldera egindako irteeran. (Argazkia: J.A. Ojanguren)

Autobusa bete erretiratu joan da egun pasa Bizkai aldera, erretiratu elkarteak antolatutako irteeran. Bakioko Txakolingunean bisitatu dute. Bermeon ere izan dira.

Taldea 09:0etan abiatu da Elgetatik autobusean eta Bakio aldera egingo dute lehenengo eta behin. Bertan, Txakolingunea bisitatu dute. Tradizioaren balioei eutsi arren, txakolinaren produkzioan zein txakolin upeltegietan azken aldian gertatutako eraldaketen berri izan dute bertan; izan ere, teknologia berriek ere eragina izan dute sektorean. Eguerdian izan da bisita.

Amaitutakoan Bermeo aldera egin du taldeak. Herriko kaleak bisitatzeko denbora izan dute bazkaldu aurretik. 14:30ean, berriz, Kasino jatetxean elkartu dira bazkaltzeko. 18:45ak aldera arte Bermeo pasa dute arratsaldean. Orduan itzuli dira herrira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak