Sebas Arantzabal garaile Elgetako lehen bola-joko maratoian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ira. 1a, 11:43

Euskal Herriko lehen bola-joko maratoia egin zuten atzo Elgetan eta Angiozarren, hiru-txirlo modalitatean. Zabaletan, Salbadorren eta herriko bolatokian hiruna saio egin zituzten eta egun osoa aintzat hartuta, Sebas Arantzabal izan zen txirlo gehien bota zituena. Antolatzaile lanetan ere ibili da Arantzabal eta pozik zegoen egunak eman zuenarekin: "Eguna nola joan den ikusita, hurrengo urteko abuztuko azken asteburuan errepikatzekotan geratu ginen".

Ia 30 partaide izan zituen atzoko bola-joko maratoiak eta honako bost partaide hauek izan ziren onenak:

  1. Sebas Arantzabal. 13 txirlo. Saria: 150 euro, urdaiazpikoa, boloa eta Lacturaleren produktuak.
  2. Gari Rodriguez. 12 txirlo. Saria: 75 euro, gazta, hiru txirlo eta Lacturaleren produktuak.
  3. Mateo Guenaga. 11 txirlo. Saria: 50 euro eta Lacturaleren produktuak.
  4. Julen Uranga. 10 txirlo. Saria: Bi lagunendako otordua Elgetako Bolatokian eta Lacturaleren produktuak.
  5. Juan Luis Zelaia Askurriña. 10 txirlo. Saria: Baserriko produktuak.

Laugarren eta bosgarren sailkatuen arteko hamar txirloko berdinketa azken jaurtiketa batekin apurtu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak