Elgetak Euskal Herriko I. Boleta Maratoia hartuko du, zapatuan, abuztuaren 31n eta Zabaletako Bolatokian (12:00), Salbadorkoan (17:00) eta Elgetakoan (20:00) jokatuko dituzte partidak.
Aurreneko bost jokalari onenendako saiak egongo dira. Txapeldunak urdaiazpikoa, 150 euro eta bola eskuratuko ditu; bigarrenak, berriz, gazta, 75 euro eta hiru txirlo. Hirugarrenak 50 euro irabaziko ditu; laugarrenak, bazkaria bi lagunendako eta, bosgarrenak, ortuko sorta bat. Gainera, sailkapeneko lehenengo bostek Lacturale esnekiak ere eskuratuko dituzte.
Gainera, bolatoki bakoitzean ere aparteko saiak egongo dira: bolatokian jasotakoaren %40 irabazlearendako; %30, bigarrenarendako, eta %20 hirugarrenarendako.
Gainera, bazkaria ere antolatu dute. Zabaleta auzoan izango da 14:00etan. Zabaletan edo Elgetako bolatokian eman behar da bazkarira joateko izena abuztuaren 28a baino lehen. Menuaren prezioa 20 euro da.