San Roke eta San Bartolome jaiak iragarri dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko uzt. 30a, 11:02

Bi jai batzordeak martxan dira eta egitarauak guztiz itxita ez badaude ere, aurreratu dute jaiak ospatuko direla eta ekitaldi nagusiak zeintzuk izango diren.

Ohikoa dutenez, San Roke kaleko auzotarrek hilaren 16an ospatuko dituzte jaiak. Meza, hamaiketakoa salda banaketarekin, bisita eguneko zentrora, bazkaria, erromeria, igel txapelketa, afari-merienda, argazki erakusketa eta su artifizialak iragarri dituzte. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Lola jatetxean zein Maialden.

San Bartolome jaiak

Zabaletako auzotarrak ere San Bartolome eguneko ospakizunak prestatzen ari dira. Abuztuaren 24an, besteak beste, meza (12:00), luntxa (13:00), bazkaria (14:30), erromeria Miren eta Arkaitzekin eta hiru-txirlo bola txapelketa (19:30) izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak