Meza entzun ostean, 80 urtetik beherako hainbat bazkidek Ozkarbi elkartean prestatutako bazkariaz gozatu zuten. Ekitaldi polita bezain garrantzitsua dela sinistuta Xalbadorpe elkarteko zuzendaritzak orain bi urte berreskuratu zuen 80 urtetik gorako bazkideen eguna, eta urtean bitan egiten dute. Jarraipena izango duela ziurtatu dute.
