Xalbadorpe elkarteak 80 urtetik gorako bazkideak omenduko ditu hilaren 18an

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko uzt. 9a, 14:51

80 urtetik gorako bazkideendako 2022ko egunean egindako argazkia.

Bi urtean behin egiten dute 80 urtetik gorako bazkideen eguna Xalbadorpe elkartean. 2022ko ospakizunean 32 lagun elkartu ziren eta beste hainbeste elkartzea aurreikusten dute aurten ere. Interesatuek domekan, hilak 14, eman beharko dute izena Ozkarbi elkartean.

Meza 12:00etan eta bazkaria Ozkarbi elkartean 14:00etan; hori da Elgetako Xalbadorpe elkarteko zuzendaritzak iragarri duen egitaraua. 80 urtetik gorako bazkideak omentzea da ospakizunaren helburu nagusia; elkartzea eta mahai bueltan bazkaloste ederra pasatzea.

Elkarteko bazkide gazteagoek prestatu eta zerbitzatuko dute bazkaria. Interesatuek izena eman behar dute. Izen-ematea jasotzen izango dira zuzendaritzako kideak domekan, hilak 14, 11:00etatik 13:00etara Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak