Ohiko lekuan, Emakume erresistenteen plazan ipiniko ditu putzuak Udalak, eta 16:00etatik 19:00etara egongo dira erabilgarri. Hezitzaileak egongo dira ur putzuen erabilera egokia bermatzeko, baina Udaletik gogorarazi dute umeen ardura gurasoena dela.
Astelehenean gustura ibili ziren ur putzuetan herriko neska-mutikoak. Giro sargoria izan zen eta eskertu zuten ur freskotan jolasean egiteko aukera. Udalak jakinarazi du eguaztenean eta eguenean ere ur putzuak jarriko dituela.
Ohiko lekuan, Emakume erresistenteen plazan ipiniko ditu putzuak Udalak, eta 16:00etatik 19:00etara egongo dira erabilgarri. Hezitzaileak egongo dira ur putzuen erabilera egokia bermatzeko, baina Udaletik gogorarazi dute umeen ardura gurasoena dela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.