Debatik Zumaiarako ibilbidea itsas-bazterretik

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko uzt. 8a, 09:15

Hilak 21erako iragarri dute irteera. Lau orduko ibilbidea aurreikusi dute. Izen-ematea zabalik da hilaren 18ra arte, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 07:45ean abiatuko da herriko plazatik. Adi; izan ere, ohikoa dena baino hamabost minutu lehenago da.

Ibilbide errazeko irteera dela aurreratu dute. "Zumaian trena hartu eta Debara joango gara, eta bertatik ibiltzen hasi eta errepidez egingo dugu tartetxo bat. Errepidea laga eta tipi-tapa tipi-tapa Itxaspeko hondartza gainetik Mendataruntz joango gara. Mendatatik jaitsi eta azken igoeratxoa gaindituta Sakonetara iritsiko gara. Hortik, itsas-bazterretik, marearteko zabalgunea zeharkatuko dugu Algorriraino, flyscha bertatik bertara ikusten. Tarte hori harritsua da, eta, beharbada, hobe botak eramatea. Algorritik San Telmora igo eta Zumaian kaña batekin amaituko dugu ibilbidea".

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 18ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 07:450ean abiatuko da Elgetatik. Ohikoa dutena baino hamabost minutu lehenago da "trenaren ordutegiaren eta mareabeheraren menpe gaudelako".

Irteeraren prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak