Elgetako talde feministak gogor kritikatu ditu herrian agertutako pintaketa matxistak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko uzt. 5a, 10:56

Pintaketa matxistak Elgetan.

Elgetako Ferixa Nagusiko jaiak umore eta giro onean joan dira, baina jaietako azken egunean agertutako hainbat pintaketa matxista ez dira oharkabean pasa herrian. Amantalak talde feministako kideek gogor salatu dituzte. Udala hasita dago pintaketak ezabatzen.

Frontoi zaharretik Espaloira jaisteko eskaileren azpian (ezabatuta) eta skate parkeko arrapaletako batean agertu dira pintaketak. Pagatza industrialdean ere badaude. Emakumeen kontrako mezuak dira, eta gogor salatu ditu Amantalak talde feministak. "Hainbat txokotan agertu dira lodifobia eta emakumeen aurkako pintaketak. Gure haserrea erakutsi nahi dugu. Ez dugu horrelako jarrera matxista eta lodifoborik onartuko. Gizarte feminista baten alde borrokan eta lanean jarraituko dugu, indarkeriaren eta diskriminazioaren aurka. Gora borroka feminista!", adierazi dute.

Udala hasita dago pintaketak ezabatzen. Esaterako, Epaloirako eskailerapekoa ezabatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak