Denetariko postuak egon dira: janaria, baserriko produktuak, ukenduak, apaingarriak eta askoz gehiago. Euskal Herriko txoko desberdinetatik bertaratu dira artisauak haien produktuak saltzera. Batzuentzat lehen aldia izan da Elgetako ferixan; beste batzuek, ordea, urteak daramatzate haien produktuak herritarrei eskaintzen. Eguraldiak lagunduta, jendetza bertaratu da postuetako produktuak ezagutzera eta probatzera, baita erosketa batzuk egitera ere.