Euskal dantzetan aritu dira Elgetako neska-mutilak Ferixa Nagusiko jaietan

Beñat Arizabaleta 2024ko ekainaren 29a

Buru-belarri aritu dira herriko gazteenak familiakideen eta lagunen aurrean dantzan.

Elgetako frontoian ospatu den erakustaldiak jendetza bildu du, eserleku libre gutxi utziz. Haurrak urduri baina gogotsu egon dira, urte osoan zehar entseatutakoa erakusten. 50 neska-mutil inguruk hartu dute parte erakustaldian, Elgetako euskal dantza eskolako ikasleak denak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak