Haurren euskal dantza erakustaldiak frontoia bete du Elgetan

Beñat Arizabaleta 2024ko ekainaren 29a

Elgetako dantza eskolako neska-mutilek erakustaldia eskaini dute Ferixa Nagusiko jaietan.

Txistuaz, danbolinaz eta trikitixaz lagunduta aritu dira herriko frontoian dantzariak. Herriko txiki eta gazteek guraso eta ezagunen aurrean egin dituzte urtean zehar ikasitako dantzak. Herriko jendeak ez du zalantzarik egin eta lekuko eserleku gehienak bete dituzte. Txalo zaparradak ez dira falta izan. Herriko helduenei omenaldia egiteko ere aprobetxatu du udalak eta, ondoren, alkate eta zinegotziek urtero egiten duten soka-dantza ere egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak