Euriak ez ditu Elgetarrak geldiarazi. 65 kilo arroz, 30 kilo langostino, 25 kilo piper eta gehiago zituen paella jan ahal izan dute Elgetarrek gaurkoan. Horrez gain, 100 kilo saiheski ere prestatu dituzte. Ogia eta edaria ere ez da falta izan. Kuadrilla bakoitzak, haien alkandora bereziekin, kolorez bete du frontoia eta giro aparta sortu dute bazkarian zehar.