Jendetza batu da herriko frontoian paellaz eta saiheskiaz gozatzeko. Barazkiz, langostinoz eta haragiz eginiko paella jan dute batzuk; beste batzuek, aldiz, paella beganoa. 100 kilo saiheski eta 65 kilo arroz prestatu dituzte guztira, 400 pertsonatik gora egin baitira herri bazkarian. Ogiz eta edariz lagunduta, giro ezin hobea eta umorea jarri diote bazkariari. Txikienek zein helduenek haien tokia aurkitu dute urteroko ekitaldi honetan.