Kataluniako Vilafranca del Penedes herritik datoz. "Gure herrian tradizio oso garrantzitsua da giza dorreak eraikitzea. Guk falcon-ak egiten ditugu. Castell-ek egitura jakina dute; falcon-ak ere giza dorreak dira, baina egitura aldetik libreagoak", azaltzen du Falcons de Vilafranca taldeko presidente Carlota Castellanok.
Oinarri batetik abiatzen dira giza dorreak. Poliki-poliki eta tamainaz txikiagoak diren kideekin solairuak gehitzen dira. Goiko puntara heltzen denari enxaneta esaten diogu. Kaskoa darama eta puntara heldutakoan besoak gurutze moduan zabaltzen ditu. Falco esaten diogu keinu horri eta adierazten du figura osatu dela. Hortik aurrera egitura guztia desmuntatzen da. Irudi horietako bakoitzaren erakustaldia egingo dugu. Figura batzuk estatikoak dira eta beste batzuk mugimenduan egiten ditugu, oinez".