Dantza bertikala egingo dute Geurera taldeko kideek barikuan- 22:00etan. Zapatuan, berriz, Els Falcons de Vilafranca elkarteko casteller-ak helduko dira Elgetara eta kantxan egingo dute erakustaldia, 19:30ean. Domekan, aldiz, ume eta gazteendako Oh Pera zirku ikuskizuna izango da plazan, 17:00etan.
Musikari dagokionez, Mausitxa txarangak girotuko du mozorro jaitsiera, eta jaiak hasi orduko musika izango dute lagun festek. Zapatuko DJ Track izango da bigarren proposamen ibiltaria. Plazako kontzertu nagusiak lau izango dira:
- EKAINAK 27, 23:00etan, MUGI PANDEROA plazan. Erromeria taldea Ferixa Nagusiko jaietan izango da aurten ere. Betiko pieza dantzagarri eta euskaldunekin etorriko dira.
- EKAINAK 28, 23:10ean, XIBEROOTS plazan. Zuberoako reggae taldeak Euskal Herria eta euskara ditu xede. Eszenan sentitzen duten punk energia nabarmentzen dute.
- EKAINAK 29, 17:00etan, JAINAGA ETA NARBAIZA, plazan. Urteroko erromeria da eta elgetarren gustuak ondo ezagutzen dituzte Eibarko bi trikitilariek.
- EKAINAK 29, 22:15ean, MEXIKO LINDO SI SEÑOR, plazan. Dozena bat lagunek osatzen dute taldea eta betiko mariatxi doinuak ekarriko dituzte.
Txosnagunean ere ekintza sorta
Bigarren urtez Gazte Asanbladak kudeatutako txosnagunea izango da jaietan. Eguenean zabalduko dute, 20:00etan, eta mozorro onenaren sari banaketa eta Elgetako BABESGABE taldearen kontzertua (01:00) izango dira bertan.
Barikuan, berriz, AIAMA (20:00) eta ESTAKA (01:00) taldeek joko dute. Etxeko DJak ere arituko dira txosnagunean bai barikuan bai zapatuan.
Gainerakoan, nabarmentzekoak dira GAUPASERO ARGAZKIA – zapatuan, 07:00etan–, BINGO JOKOA –zapatuan bazkalostean– eta ZUMBA SAIOA –domekan, 01:00etan–.
Horrekin lotuta, jendea behar da txosnaguneko txandak osatzeko.