Domekan, hilak 30, pilotari profesionalen partiduak izango dira frontoian. Besteak beste, lau eta erdiko San Fermin torneoko finalaurrekoa jokatuko dute Baikoko pilotariek. Aurrez aurre izango diren bikoteak dira: alde batetik, Lizeaga Laso edo Jakarekin; eta, bestetik, Ugartemendia Artola edo Peña II.arekin.
Baikok Zaldibarren eta Arrasaten ekingo dio, bariku honetan, lau eta erdiko San Fermin torneoari. Aurten, uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.
Elgetako jaialdirako sarrerak salgai daude Bolatoki tabernan 20 eurotan eta Baikoren webgunean 25 eurotan. Egunean bertan ere izango dira leihatilan. Jaialdia 17:00etan hasiko da.
Futbol partiduak
Intxortako Lehoiak lagunarteak antolatuta, berriz, domeka goizean zale zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko partiduak jokatuko dira kantxan. Umeen partidua 10:30ean izango da, gizonezkoena 11:30ean eta ema- kumezkoena 12:30ean. Izen-emate orriak Bolatoki eta Haizea tabernetan daude.