Lagun handiak egin ditu Elgetan Maria Cobos eibartarrak 2014ko abenduan El Rincon de Lola taberna zabaldu zuenetik. Etapa berri baten atarian da orain, eta gaur inauguratu du Janela, bere proiektu berria.
Salbador kalean kokatua, lehen ere taberna izandako lokala da, baina goitik behera berritu dute eta guztiz itxuraldatuta dago. Jendetsua izan da gaurko inaugurazio ekitaldia. Elgetarrendako hitz hauek zeuden Janela atarian gaur: "Familian sentitzen naiz Elgetan. Argi nuen apustua herrian egingo nuela, herrirako. Maitatua sentitu naiz zabalduko nuela esateaz bat. Sentitzen dut leiho berri honekin erantzun diezazuekedala. Eskerrik asko guztioi. Zabalik izango da taberna eguzkiak gainerako argiak itzaltzen dituen oro".