Dantzak eta musika San Juan sua piztu aurretik, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko eka. 17a, 13:56

San Juan sua, iaz, Elgetan.

Udako solstizioa ospatzeko ekintzak 18:30ean hasiko dira. Mugi-boogie musika saioa eta ogitarteko banaketa daude iragarrita. Ilundutakoan, eta trikitilarien deiarekin batera, piztuko dute sua bolatokian. Aurretik, eguenean, ipuinak izango dira liburutegian.

Azken urteetan moduan kantxaren eta Pagatza industrialdearen arteko zabaldia izango da San Juan piloa egiteko eta piloari su emateko gunea.

Ekintzak 18:30ean hasiko dira. Elkarlanean aritu dira egitaraua lantzen Udala, liburutegia eta guraso elkartea.

  • 18:30, plazan, mugi-boogie musika saioa.
  • 20:30, bolatokian, ogitarteko banaketa.
  • Iluntzean, trikitilarien deiarekin batera dantzak eta konjurua San Juan piloaren inguruan. ondoren, sua piztuko da.

Eguenean, ipuinak liburutegian

Aurreko egunetan bi ipuin kontularitza saio izango dira liburutegian. Eguenean, izango dira.

  • 17:30-18:15, liburutegian, ipuinak HH2-LH1 mailetako umeendako.
  • 18:30-19:15, liburutegian, ipuinak LH2-LH6 mailetako umeendako

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak