Hainbat esparrutako 22 eragilek hartu dute parte azokan: Altxa Burua Elgeta, Amantalak talde feminista, Astrotopaketak, Elgetako Baratze Parkea, Gazte Asanblada, Herri Eskola, liburutegia, Elgetako odol-emaileak, Elgetan Berbetan, Goibeko Euskaltzaleen Topagunea, haur eskola, Intxortako Ahuntzak Trail, Ixotzen energia berriztagarrien kooperatiba, Kantsatzeke mendi taldea, ludoteka, Maala guraso elkartea, Mendi Mendia Racing, Piñu-koku egoitza, Piñu-koku Elgeta, udal artxiboko taldea, Xalbadorpe erretiratuen elkartea eta Elgeta Herri Hezitzailea dinamikako lantaldea.
Eragile horien guztien informazio laburra eta kontakturako bideak jasotzen dituen eskuorria ere hartzeko aukera izan da azokan eta helburua izan da, alde batetik, herrian dauden egitasmo horiek ezagutzera ematea, eta bestetik, euren arteko saretzea.
Izan ere, Elgetako Udala 2023ko urtarrilean batu zen herri hezitzaileen Oinherri sarera eta ordutik martxan da herri mailako lan dinamika bat.
Azokan bertan jasotakoak ikusgai izango dira astelehenean Goiena telebistako Hemen Debagoiena saioan 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan.