Herri kirolekin eta koreografiekin ospatu dute eskolako jaia

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko ekainaren 14a

Gaztetxo talde bat dantzan, eta behean, publikoan daudenak emanaldiaz disfrutatzen.

Elgetan, eskolako jaia ospatu dute gaur. Goizean hasi dira irratsaio emanaldiarekin, eta arratsaldean, tailerrekin, herri kirolekin eta musikarekin, festa giroa nagusitu da.

Goizean goizetik izan dute zertaz gozatu gaurkoan Elgetako eskolako jaian, haurrek eta gaztetxoek. 16:00etatik aurrera, herritar guztiendako zabalik egon den saioa eskaini dute. Alde batetik, herri kirolak egin dituzte.

Irudi honetan, soka tiran ikus daitezke hainbat gaztetxo.

Eta horrez gain, dantzan eta kantuan egiteko aukera ere izan dute.

Arratsaldeko jaialdian dantzan parte hartu duten lau gaztetxo.

Guraso eta bestelako familiartekoen txalo zaparradak jaso dituzte haurrek eta gaztetxoek arratsaldeko ikuskizunetan.

Erlazionatuak

Eskolako jaia iruditan

Amaia Txintxurreta Guridi 2024 eka 15 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak