Ixotzen kooperatibak martitzenean egingo du urteko batzar orokorra

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ekainaren 12a

Ixotzen kooperatibak otsailean egindako informazio batzarra.

Elgetako energia berriztagarrien komunitateko bazkideek 18:30ean dute hitzordua udaletxeko areto nagusian. Zazpi puntu ditu gai zerrendak.

Ixotzen komunitateko bazkideak urteko batzar orokorrera deitu ditu kooperatibako errektore kontseiluak. Urteko batzar orokorra egingo dute. Zazpi puntu ditu Roberto Sanz lehendakariak aurkeztutako gai zerrendak:

  1. 2023ko eratze aktaren onarpena eta batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
  2. Kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio 2023 ekitaldiko urteko kontuak onartzea
  3. Galeren egozketa.
  4. 2024. urterako kudeaketa plana eta aurrekontua azaltzea.
  5. Bazkideek egin beharreko derrigorrezko ekarpenak zehaztea.
  6. Errektore kontseilua berritzea.
  7. Galde-eskeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak