Eskolako Jaia ospatuko dute barikuan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko eka. 12a, 15:53

Egun osoko festa izango da eta bat egingo dute ikasleek, irakasleek, langileek eta familiek. Bazkalostean egingo dituzte ekintza gehienak.

Ikasturtea amaitzear da eta aurreko ikasturteetan bezala aurtengoan ere Eskolako Jaia egingo dute Elgetan. Eskolako webgunean dago ikusgai egitaraua.

Seigarren mailako ikasleen irratsaio emanaldiarekin emango diote hasiera, 09:30ean. Egunean zehar, bestalde, ekintza bereziak egingo dituzte ikasgeletan, besteak beste, ikasleendako ipuin kontularitza saioak.

Bazkalostean, 14:30ean hasiko dira irakasleek eta familiek antolatutako tailerrak eta 16:00ak arte luzatuko dira. 16:00etatik aurrera jarraitu egingo dute ekintzek eta herri kiroleko probak izango dira frontoi zaharrean. Eskolako sarreran egongo da izena emateko orria.

Dantza egiteko tartea etorriko da gero; izan ere, koreografien txanda izango da 17:00etatik aurrera. Sei kantu daude aukeran: Ikusi mendizaleak, Harri koxkor, Maritxu, nora zoaz?, Furra, furra, Txantxibiri edo itsasontzi baten.

Eskolako kamiseta edo jertsea eramateko gonbidapena luzatu dute ikastetxetik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak