Iaz Bergarako Banda izan zen Elgetan, eta aurten Bergarako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Badira 18 urte Bergarako Orkestra Sinfonikoak Elgetan jotzen ez duela.
Enrike Txurrukaren batutapean egingo dute emanaldia Espaloia kafe antzokian, barikuan –hilak 14–, 20:00etan. Sarrera doan izango da.
Podologoa eta irteera
Bestetik, podologoaren hileroko kontsulta hilaren 17an izango da. Txanda hartzeko, deitu egin behar da 669 99 81 65 zenbakira (Maite Elkoro).
Hurrengo data seinalatuak ekainaren 22a eta 23a izango dira. Zuzendaritza batzordeko kideak Ozkarbi elkartean izango dira 11:00etatik 13:00etarako izen-emateak hartzeko jaietako bazkarirako –14 euro– zein uztailaren 3an Hondarribira egingo den irteerarako –30 euro–.