Elgetako Sauri Selección enpresan lapurretan egin dute bart

Miren Arregi Amasorrain 2024ko eka. 9a, 13:28

Elgetako Berraondokua industrialdeko Sauri Selección enpresan lapurreta egin dute bart. Halaxe jakinarazi dute Ertzaintzatik eta enpresatik bertatik ere. Ertzaintzako iturrien arabera, 11:30etan jaso dute lapurretaren berri. Antza, enpresako atea indarrez zabalduta sartu dira barrura eta latoizko piezak lapurtu dituzte. Kalteak enpresan bertan eragiteaz gain, alboko lantegi bateko furgoneta bat ere kaltetu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak