Zilarra Oihana Kortazarrentzat, taldeka, Europako Txapelketan

Julen Murua Mesonero 2024ko eka. 7a, 16:00

Oihana Kortazar Annecyn jokatu zen lasterketan. Argazkia: J.M. Muñoz

Zortzigarren amaitu zuen lasterketa kortazarrek, baina taldekako sailkapenean bigarren postuan geratu ziren.

Zilarrezko domina jantzi zuen Oihana Kortazarrek joan den asteburuan Annecyn, Frantzian, jokatu zen Europako Mendi Lasterketako Txapelketan. 6.12.35eko denbora eginda zeharkatu zuen helmuga elgetarrak –zortzigarrena izan zen–, eta hura izan zen Espainiako selekzioko korrikalari azkarrena; haren atzetik iritsi ziren Gemma Arenas (6.24.08) eta Mar Pastor (6.40.33).

Bosgarren postua lortzeko lehian aritu zen Kortazar ia lasterketa osoan –43 kilometroz–, baina azkenengo 17 kilometroetan hiru postu galdu zituen, "hanketako giharretako mina" tarteko. Hala ere, Kortazar "oso harro" dago, sare sozialen bidez bidalitako mezu batean esan duenez, "lasterketa amaitzea lortu izanagatik". Era berean, aitortu du hiru postu galdu izanak ez diola "frustraziorik eragin" eta badakiela "ikasteko asko" duela. Mezu berean, "eskerrak" eman nahi izan dizkie Espainiako Atletismoko Fede- razioko entrenatzaileei eta lasterkariei, txapelketan "guztia eman izanagatik"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak