Lehenengo bi tramuak ondo joan ziren –lehenengoa bereziki–, baina abiadura-kaxarekin arazoak agertu ziren orduantxe, eta hirugarren eta laugarren pasadak ez ziren nahi besteko onak izan. "Baina balorazioa positiboa da. Hainbeste denbora geldirik egon eta gero azkarrenak izan ginen hirugarren kategoriako ibilgailuean, eta, baita ere, Propultsio kopan", azaldu du Beretxinagak. Goilurrako rallyan izango dira laster; ekainaren 14an eta 15ean, hain zuzen ere.
Rallysprintarekin pozik
"Dena oso ondo atera zen. Ordurako bukatu genuen eta istripu larririk gabe", gehitu du Beretxinagak. "Gainerako pilotuekin egon ginen eta oso gustura azaldu ziren. Gustuko izan zituzten bai ibilbidea eta bai antolaketa. Bestetik, eguraldi txarra eginda ere errepide bazterrean publikoa batu zen eta balorazioa positiboa egiten dugu. Honek motibatzen gaitu bigarren edizio bat egiteko".