Arratsaldeko bostetan hasi zen Elgetan jokatutako Gipuzkoako Bertsotaneko azken aurreko saioa. Guztira sei bertsolari aritu ziren oholtza gainean, besteak beste, Urko Arregi Markuleta Oñatiarra. Andoni Rekondo Izagirrek 332 punturekin, lehenengo postua eskuratu zuen.
Ane Ezenarro Beristiain izan zen gai-jartzailea, eta Estitxu Agirre Agierre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz izan ziren epaileak; idazkari lanetan aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu zen.
Sailkapena
- Andoni Rekondo Izagirre, 332 puntu.
- Aitor Salegi Martija, 319 puntu.
- Manu Goiogana Bengoetxea, 316 puntu.
- Urko Arregi Markuleta, 310,5 puntu.
- Julene Iturbe Epelde, 301 puntu.
- Beñat Jauregi Etxeberria, 289,5 puntu.
Gaur jokatuko dira sailkapen faseko azken bi saioak, Soraluzen eta Hernanin. Saioak bukatzearekin batera, udazkeneko fasean arituko diren bertsolarien zerrenda ezagutuko da.