Intxortako rallysprintean bailarako hamar pilotu izango dira

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 31a, 16:40

Mikel Beretxinaga elgetarra, aurtengo Gorlako igoeran.

Zapatu honetan, 12:30ean hasita, Intxortako lehenengo rallysprinta izango da Angiozar eta Kanpanzar artean. Antolatzailea A+gas taldea da, Mendi Mendia Racing taldearen laguntzarekin, eta sarrera hamar euro ordaindu beharko da.

Parte-hartzaileen zerrendan 42 pilotu daude, euren kopilotuekin batera. Pilotu debagoiendarrak hamar izango dira; honako hauek: Gorka Idigoras (Eskoriatza), Ander Sarrao (Bergara, Angiozar), Iñigo Errasti (Bergara, Angiozar), Mikel Beretxinaga (Elgeta), Unai Jurado (Eskoriatza), Jose Ferreira (Eskoriatza), Alex Calzon (Aretxabaleta), Monika Muñoz (Oñati), Gorka Markez (Bergara) eta Aimar Arriolabengoa (Aramaio). Pilotu horien artean azpimarratzekoa da Gorka Markez pilotua aurtengo denboraldian estreinatu dela eta Aimar Arriolabengoa, berriz, junior kopa irabazitakoa dela.

Erlazionatuak

Zapatuan izango da Intxortako lehenengo rallysprinta

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria mai 28 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak