Udazkenean abiatuko duten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartel bana ia eskuratuta dute aurreko asteburuan kantatu zuten Arrasateko Ane Zuazubiskarrek, Maider Arregi oñatiarrak eta Eskoriatzako Oihana Aranak, saioak irabazita.
Elgetan eta Hernanin
Sailkapen fasea amaitzear, txapelketan Debagoieneko gehiago izango direla aurreikus daiteke.
Oñatiko Txinparta Bertso Eskolako kide Urko Arregi eta Urko Egaña daude asteburuko kanporaketen lehiakideen zerrendan; Elgetako Espaloia antzokian izango da bihar, 17:00etan, Arregi, eta Hernaniko saioan, domekan, 17:00etan, Egaña.
Saio guztietarako sarrerak Bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke: sarrera arrunta zazpi eurotan; eta bost eurotan gazteendako eta Bertsozale Elkarteko bazkideendako.