Realeko eta Eibarko jokalari ohiak Elgetan elkartu dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 30a, 16:27

Ozkarbi elkartean prestatu diete bazkaria hainbat zalek. Bertan izan dira, besteak beste, Txiki Begiristain, Juanan Larrañaga, Alberto Gorriz, Periko Alonso, Jose Antonio Uranga, Inaxio Kortabarria, Lutxo Iturrino, Ion Arriaran, Javier Exposito edo Lopez Rekarte anaiak.

Realeko eta Eibarko koloreak hartu ditu Ozkarbi elkarteak. 42 lagun elkartu dira bazkaltzeko, gehien gehienak jokalari ohiak. Aurretik aipatutako izenez gain nabarmendu dira Mikel Etxarri, Javi Elola, Diego Alvarez, Tomas Orbegozo, Lutxo Iturrino, Michel Loinaz, Fernando Juaristi edo Eduardo Escobar medikua. Nagusiena, Javier Exposito 92 urterekin izan da eta gazteena Aitor Lopez Rekarte 48 urterekin.

Guztiak elkartutakoan talde argazkia atera dute Kataia edo arku-etxearen parean. Bertatik igaro diren hainbat lagunek ezagutu egin dituzte eta bada agurtzeko kamioitik jaitsi denik ere. 

Mahaiaren bueltan askotariko gaiak izan dituzte berbagai; aspaldiko kontuak, eta, baita ere, gaur egungoak. Luze joko du bazkalosteak Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak