Eguenean, ekainak 6, izango da txupinazoa. Motorrak berotzen hasteko uretako txirrista erraldoia (16:15), GramolaDJ (19:00), Holi festa, bits festa, etxean egindako patata tortilla lehiaketa (19:30), Unai Cantabranaren kontzertua (20:00) eta Baobeer-en garagardo dastaketa iragarri dituzte. Ekintzak 16:00etan hasiko dira. Enkargatuta dago eguraldi ona.
Egun handia, barikua
Lehen ekinaldiaren ostean, biharamuneko programa ere beteta dator. Bizikleta lasterketa (16:30), entzierroa eta buruhandiak (17:30), Amaia DJ eta DantzaShowa (18:30), auzoko jaien aldeko topa (20:00), auzo afaria gaztetxoendako (20:445) zein helduendako (21:30), suzko erruberak (23:00), Gauargi taldearen erromeria (23:15) eta Mojita Jaia (00:00) daude programan.
Igel-toka lehiaketa da aurten nobedadea. 19:30erako iragarri dute eta herritar guztiei dago zabalik. Lehen txapeldunak izendatzea dago jokoan.
Auzo afarirako txartelak salgai
Afarirako txartelak salgai daude. Helduendako txartelak Goikoetxe harategian daude salgai 17 eurotan, eta umeendako txartelak Lola jatetxean 7 eurotan. Umeen menua da solomoa patatekin eta izozkia. Helduena, berriz, urdaiazpikoa, errusiar entsalada, oilasko izterra eta flana. Txartelak erosteko azken eguna da ekainaren 4a. Hortik aurrera, lekua badago prezioak izango dira 10 euro eta 20 euro.
"Martxan daukagu otar eder baten zozketa ere!", esan dute jai batzordetik. Txartelak salgai daude Ugari dendan, Goikoetxe harategian zein Lola jatetxean.