Mendiurreneko plaka Elgetako udaletxeko fatxadan da; gaur goizean kokatu dute bere lekuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 22a, 12:44

Zapatuan egin zuten Elgetan Euskal Mendizale Elkartearen mendeurreneko ekitaldia. Bada, gaur goizean kokatu dute ekitaldi horretan aurkeztutako mendeurreneko plaka udaletxeko fatxadan. Hiru daude orain; izan ere, mendeurreneko oroitarria 50. eta 75. urteurrenetako plaken ondoan kokatu dute. 

Udal brigadako langileen lana izan da kareharri griseko plaka bere lekuan jartzea. 50 kiloko pieza da, eta zalantza barik lan delikatua izan da. Gainera, askok akaso ez dakite, baina plaka apurtuta heldu zen Elgetara. Tafallan egina, bidaian apurtu zen eta hargina mendeurren ekitaldia baino bi egun lehenago izan zen herrian konponketa lanak egiteko. Ezin zen berriz apurtu. Anekdotak anekdota, oroitarria bere lekuan da.

Estornes, Txutxin eta Garcia-uribe izan dira Elgetan

Federazioko hiru lagun izan dira Elgetan kokapen lanen jarraipena egiten: Club Deportivo Bilbaoko Cesar Estornes, Sodupeko Gallarrada mendi taldeko presidente Txutxi Mugerza eta mendeurren komisioko kide Iñaki Garcia Uribe. Komisioak ekainaren 7an egingo dute mendeurreneko azken batzarra Elgetan. 18:00etan elkartuko dira udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak