Beheko kaleko jaietako afarirako txartelak salgai

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mai. 25a, 12:48

Beheko kaleko jaietako entzierroa, iaz.

Ekainaren 6an eta 7an ospatuko dira Beheko kaleko jaiak. Seinalatuak dira aurtengoak; izan ere, hamar urte betetzen dira auzotar talde bat Beheko kaleko jaiak antolatzen hasi zenetik.

Azken prestaketa lanetan dihardute batzordean. Aurreratu dute barikuan, ekainak 6, neska-mutikoendako txirrista erraldoia eta bits festa izango direla, eta iluntzean Unai Cantabranaren kontzertua.

Zapatuan, berriz, VIII. Mendi Kriteriuma, Amaia DJ, entzierroa, afaria, suzko erruberak eta Gauargi taldearen erromeria.

Afarirako txartelak salgai daude

Jai batzordetik jakinarazi dute afarirako txartelak salgai daudela. Helduendako txartelak Goikoetxe harategian daude salgai, eta umeendako txartelak Lola jatetxean. "Otar eder baten zozketa ere egingo dugu; txartelak hurrengo astean jarraituko ditugu saltzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak