Elgetan ospatzen ari diren Puntaik Punta, argazkitan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko maiatzaren 11

Puntaik Punta ospatzen ari dira Elgetan, eguraldi ona lagun dutela. Atzo hasi zituzten Debagoieneko bidezidorren jaialdiko ekintzak eta gaur egun osoan zehar ere egongo da zertan parte hartu.

Goizean Intxortako frontea ezagutzeko ibilbide tematiko gidatua egin dute, eta, horrez gain, senderismo eta artisau azokako postuak jarri dituzte herriko plazan. Haur eta gazteek abentura-gunean hainbat jarduera egiteko aukera izan dute eta eguerdian, Unai Cantabranak berak konposatutako abesti nahiz bertsioekin osatutako kontzertua eman du.

Elgetako alkate Ibon Unzetabarrenetxeak adierazi du Puntaik Punta jaialdia "primerakoa" dela Elgeta bezalako herri bat Debagoienera zabaltzeko, besteak beste, kultura eta turismo aldetik: "Aukera paregabea da eta aprobetxatu egin behar da". Puntaik Punta prestatzen herriko elkarte eta eragileekin batera ibili dira. "Hasieratik sekulako prestutasuna erakutsi dute, eta udaletik ere balorazio positiboa egiten dugu. Jendea ere pozik, herriari beste bizitasun bat ematen diolako. Orduan, balorazio positiboa egiten dugu", dio Unzetabarrenetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak