Erdigunea oinezkoendako gune izango da bariku arratsaldetik domekara, eta, jaietan moduan, autobus geltokia Berraondokora lekualdatuko dute.
Autobus zerbitzua indartu egingo dute. Zapatuan egun osoz eta domeka goizean orduro egongo da Bergararako zerbitzua. Bergarako irteerak ordu osoetan izango dira eta Elgetakoak, ordu erdietan.
Herriko hiru eragilek –Gazte Asanblada, Amantalak talde feminista eta Goibeko euskara elkartea– txosna jarriko dute plazan.