Elgetan hamarretik ia seik EH Bilduren alde egin dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko api. 21a, 22:13

Eusko Jaurlaritzako hauteskundeetan EH Bilduk 354 boto jaso ditu Elgetan (%59); duela lau urte baino 45 gehiago. EH Bilduren botoen erdiak jaso ditu EAJk, 175 (29), 2020an baino 25 gutxiago dira horiek. Gainontzeko alderdiei dagokienez, 26 boto jaso ditu PSE-EEk, 12 Sumarrek, 10 PPk, 9 Elkarrekin Podemosek, 5 Pacmak eta bina Aulki Zuriak-ek, IZANek eta Voxek.

861 elgetarrek zuten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko aukera, eta 605ek joan dira bozkatzera. Abstentzioa %29,73koa izan da, bost boto zuri egon dira eta hiru baliogabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak