Ez da lehenengo aldia Elgeta inguruetan antzerako lehergailuak agertzen direla. Intxorta magalean borroka gogorrak izan ziren 36ko gerran, eta nahiz eta 88 urte pasa diren, oraindik ere agertzen dira lehertzeko dauden artefaktuak.
Zakurrekin mendi buelta egiten ari zen lagun batek egin du aurkikuntza, gaur goizean, Intxortan. Inguruan zebilen beste lagun bati aipatu eta Ertzaintzara pasa dute abisua. Artezilari profesionalak bertaratu dira. Egiaztatu dute granada lehertzeko zegoela oraindik, eta bertan eztandaraztea erabaki dute. 14:00ak bueltan entzun da leherketa.
Astebeteko epean agertzen den bigarren granada da; izan ere, apirilaren 6an antzerako beste kasu bat izan zen. Granada bat kasu hartan ere.