Bi aste barru ospatuko da Liburuaren Nazioarteko Eguna, hilaren 23an, eta Udal Liburutegiak programazio berezia gertatu du. Gaur, barikua, umeendako ipuinen ordu berezia izango da. 17:30ean, HH-2 eta LH-1 arteko haurrendako saioa izango da; eta 18:30ean, LH-2 eta LH-6 artekoendako.
Datorren barikuan, hilak 19, umeek egingo dituzte kontalari lanak. Gu ere kontulari saioa deitu du Udal Liburutegiko Geaxi Ezpeletak, eta zabalik dago izen-ematea. Kontalari lana egin nahi dutenek izena eman behar dute liburutegian.
Liburutegia Plazara 26an
Apirileko azken barikuan izango dira azken ekitaldiak. Hilaren 26an, mahaia jarriko du Ezpeletak plazan, 16:00etatik 18:30era, Liburutegia Plazara ekimenaren baitan. 17:30ean, Istorio baten truk ipuin kontaketa musikatua egingo du Kontukabi taldeak.
Gainerakoan, Hitzez Pitz saioak izango dira martitzenetan eta astrotopaketa hilaren 24an.