Asteburu "paregabe" batekin disfrutatu dutela azaldu dute Intxortako Lehoiak lagunartetik. Sevillara antolatutako bidaiaren inguruko balorazioa positiboa da eta "giro ezin hobea" bizi izan dutela azaldu dute. "Intxortako Lehoiek Sevillara antolatutako bidaia Koparekin etorri da, 40 urte eta gero Athleticek irabazi ondoren. Buelta ez zen oso gogorra izan, lagunarteak jarduera desberdinak prestatuta zituelako, baina batez ere hainbeste esperotako Kopa etxera zetorrelako. Ametsa zen gabarra Bilboko itsasadarrean ikustea eta ostegunean ikusi ahal izango dugu", esan dute.