Hamasei bikotek jokatu zuten Elgetako frontenis txapelketa iaz, eta erdia izan ziren elgetarrak. Aurten, antzerako kopurua izatea espero dute helburu antolatzaileek. Jakinarazi dute bi aste bukaeratan jokatuko dela txapelketa: apirilaren 12tik 14ra eta 19tik 20ra.
Iazko txapelketan Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio nagusitu ziren emakumezkoetan eta Unai Hernaltes eta Gontzal Azkarraga-urizar gizonezkoetan.
Aurtengo txapelketari dagokionez, oraingoz, bi bikotek eman dute izena. Interesatuek fronteniselgeta@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Prezioa 15 euro da bikoteko.
Bazkaria ere bai
Finala apirilaren 21ean izango da, eta bazkaria ere egingo dute. "Txapelketan izena emateko azken eguna apirilaren 5a da. Bazkaria Ozkarbi elkartean egingo dugu, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea", azaldu du antolakuntza taldeko kide Iratxe Bravok.