Beheko kaleko jaien aldeko udaberriko bingoa, gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 22a, 08:18
Beheko kaleko jaien aldeko Gabonetako bingoa, abenduan.

Badira hamar urte Beheko kaleko jaiak egiten hasi zirela. Jai batzordeak jakinarazi du honezkero ekainaren 7ko aste bukaeran ospatuko dituztela aurten auzoko jaiak.

Hamargarrenak direla nabari izatea nahi dute jai batzordean eta horretarako ari dira lanean. Gaur, barikuan, Beheko kaleko jaien aldeko udaberriko bingoa egingo dute Ozkarbi elkartean, 19:00etan. Aurretik txistor-jana egingo dute.

Gabonetan ere egin zuten bingoa. Orduan ere jende ugari elkartu zen Ozkarbin eta arratsalde pasa ederra egin zuten. Txokolate beroa ere egon zen. Gabonetako otarra, berriz, Valeriano Beteta elgetarrak jaso zuen. Zozketan hark erositako zenbakia irten zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak