Indarrean den zaintza sistema gogor kritikatu dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko martxoaren 9a

Amantalak talde feministak, Udalak eta udal liburutegiak elkarlanean antolatuta hainbat ekintza izan dira Elgetan Martxoaren 8a aldarrikatzeko. Ines Bengoaren ipuin saioarekin eman diote hasiera egitarauari, eta plazan Gure bizitzekin negoziorik ez! Guk ez dugu sistema hau zainduko! lelopean egindako elkarretaratzearen ondotik Oihana Arana eta Maddi Aiestaranekin egindako bertso-poteoa izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak