"Badator udaberria eta hasi beharko gara martxan, bazter berriak ezagutu eta gorputza pixka bat forman jartzen. Lehen irteera Anboto-Orixol aldera egingo dugu. Arrazolatik irten eta Anbotopetik Zabalaundira joko dugu. Zabalaundin Anbotorako bidea hartuko dugu, baina, laster eskuina aldera egin eta erdi ezkutuan dagoen Azkilarko begira iritsiko gara –Interneten bilatzeko Ezkilar agertzen da gehiagotan–. Koba-tunel moduko bat da zeharkatu eta Mariren etxepean utziko gaituena. Hori ikusita, Zabalaundira jaitsiko gara berriz, eta hortik, Orixolera. Behin tontorrera iritsita, dena behera Kruzetaraino, autobusa hartu eta sagardotegira. Hortik aurrerakoa beste kontu bat izango da", azaldu dute mendi taldetik.
Izen-ematea zabalik da hilaren 19ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).
Urteko gainerako irteerak
Martxokoa izango da urteko lehenengo hitzaldia. Hurrengo datozenak honakoak dira:
- Apirilak 21: Ungino
- Maiatzak 19: Aloñari itzulia
- Ekainak 16: Legutio-Jarindo
- Uztailak 21: Deba-Zumaia (lehenago ere eginda daukagu alderantziz, baina, oraingoan, Sakonetan itsas mailara jaitsiko gara, eta itsas bazterretik joango gara Zumaiara)
- Irailak 29: Mallaga
- Urriak 27: Fagamendi
- Azaroak 24: Gaintxipia eta Otaerre (babajana)
- Abenduak 25: Intxorta